Plaza libreak haur txikien nutrizioari buruzko ikastaroan

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko mar. 5a, 12:29

Martxoko eguaztenetan, 18:00etatik 19:30ra, egingo du Mireia Alberdi nutrizionistak Bergaran

Martxoaren 7an, eguaztena, gurasoei zuzendutako nutrizioari buruzko ikastaroa hasiko da Mireia Alberdiren eskutik. Ikastaroa martxoko eguazten guztietan izango da, 18:00etatik 19:30era bitartean.

Ikastaroa haur txikiei eskaini beharreko nutrizioari buruzkoa da: elikadura osasuntsua, kantitateak, jangela eta etxekoa nola uztartu, txutxeak noiz, janari azkarra… bezalako gaiak jorratuko dituzte ikastaro teoriko praktiko honetan.

Zaintza zerbitzua ere egongo da, gurasoak ikastaroan dauden bitartean, haurrak begirale batekin egongo dira.  Prezioa da 15 euro. Zaintza zerbitzua behar dutenendako 25 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak