Seme-alabak zela elikatu jakiteko ikastaroa emango du Mireia Alberdik

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko mar. 2a, 11:39

Gurasoei zuzendutako nutrizioari buruzko ikastaroa hasiko da datorren astean Bergaran. Mireia Alberdiren nutrizioan eta elikagaietan aditu bergararrak emango du eta eguaztenetan eskainiko da, martxoko eguaztenetan, hain justu ere. 18:00tik 19:30era bitartean. Ikastaroa haur txikiei eskaini beharreko nutrizioari buruzkoa da: elikadura osasuntsua, kantitateak, jangela eta etxekoa zela uztartu, litxarreriak noiz, janari azkarra… bezalako gaiak jorratuko dituzte ikastaro teoriko praktiko honetan. Izena eman daiteke oraindik.

Zaintza zerbitzua ere egongo da, gurasoak ikastaroan dauden bitartean, umeak begirale batekin egongo dira. Ikastaroak 15 euro balio du. Ikastaroa eta zaintza zerbitzua kontratatuz gero: 25 euro.

Kultura etxean edota 943 77 91 60 telefonoan eman daiteke izena.

Ikastaro egunak izango dira martxoaren 7an, 14an, 21ean eta 28an, 18:00etatik 19:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak