Mugikor eta ordenagailuak euskaraz izateko kanpaina hasiko dute Bergarako Udalak eta Jardunek

Jon Berezibar 2011ko aza. 30a, 13:18

Mugikor eta ordenagailuetan erabiltzen diren aplikazioak euskaraz jartzera animatu nahi dituzte bergararrak Udaletik eta Jardun elkartetik. Zapatuan bertan San Martin plazan 11:30etik 14:00etara zuzeneko laguntza eskainiko zaie sakelakoak eta ordenagailua euskaraz ipini gura dituzten herritarrei.

Euskararen Eguneko ekimen horretaz gain, informazioa zabaltzen jardungo dute datozen asteetan. Hiru modutara egingo dute zabalkundea: batetik, herritarrei informazio idatzia banatuko zaie, bigarrenik, ikastetxeetara ere zabalduko da informazioa eta azkenik Bergaran telefonoak eta ordenagailuak saltzen dituzten dendei ere kanpainara batzeko gonbidapena luzatuko diete.

Bihar bertan, abenduak 1, hasi eta Errege Egunera arte iraungo du kanpainak eta orduan jakinaraziko dute kanpainak izan due harrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak