Beñat Lizarraldek brontzezko domina lortu du Espainiako Kopako lehenengo saioan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko mar. 8a, 11:21

Denboraldiko lehenengo proba jokatu zuten Beti-Busti elkartekoek aste bukaeran. Espainiako Kopako saioa izan zen, eta bergararrek denboraldiko lehenengo domina lortu zuten. Beñat Lizarraldek, kadete mailan, brontzezko domina lortu zuen.

Espainiako kopako lehenengo proba jokatu zuten aste bukaeran Paun. Bergarako Beti-Busti elkarteak sei piraguista eroan zituen txapelketara: Jokin Labaien, Antxon Etxabe, Josu Mentxaka, Aritz Gimbert, Patxi Ugalde eta Beñat Lizarralde.

Denboraldiko lehenengo domina

Denboraldiko lehenengo proba izateko emaitza onak lortu zituzten bergararrek. Beñat Lizarraldek, kadete mailan, brontzezko domina lortu zuen.
Bestalde, gazte mailan Patxi Ugalde podiumetik kanpo geratu zen; laugarren egin zuen. Lehenengo bostak segundo bateko tartearekin sartu ziren.
Gainerako kirolarien emaitzak: Jokin Labaien domekako saiotik kanpo geratu zen; Antxon Etxabe 14.a izan zen senior milan; Josu Mentxaka 15. sailkatu zen senior mailan; eta, Aritz Gimbert 14.a izan zen gazte mailan.

Euskadiko kopa

Martxoaren 19an izango dute hurrengo jardunaldia piraguistek. Euskadiko kopako bigarren saioa jokatuko dute, Bidasoako uretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak