Soraluce BKEk partidu txarra jokatu, baina irabazi (41-33)

Irati Goitia 2011ko mar. 6a, 19:47

Atzo, zapatua, Urola Lazti taldea hartu zuen Bergarak etxean. Partidu parekatua eta joko gutxikoa izan zen. Muniategiren mutilak ahul ibili ziren defentsan eta erasoan ez zuten joko politik egin. Arerioaren nekeaz baliatu ziren irabazteko.

Sailkapeneko azkena da Urola eta bergararrek lasai hartu zuten etxean. Gainera, kanpoko taldeak jokalari gutxi ekarri zituela-eta, Muniategiren mutilak oso erlaxatuta irten ziren kantxara.

Lehen zatian joko gutxi izan zen. Jokalariek bizkor jokatu zuten alde batetik bestera kontraerasoan golak sartuz, baina ez zen joko politik ikusteko paradarik izan.

Urolako taldea aurreratu zen markagailuan lehen minutuetan,  erasoan txukun aritu ziren-eta. Gainera, bergararrek lehen zatian defentsa oso ahula erakutsi zuten.

Hala ere, berehala lortu zuten berdintzea eta kontraerasoan hainbat gol sartu ostean aurretik jartzea ere lortu zuten. Horrela, 22. minutuan 16 eta 15 jarri ziren aurretik. Lehen zati guztia izan zen oso parekatua eta Bergarak asko jota bi goleko aldea atera zion Urolari, baina azken minutuetan zorte hobea izan zuten Muniategiren mutilek atean eta errenta handitzea lortu zuten. Horrela, mahoneroak lau puntuko aldearekin joan ziren atsedenaldira (23-19).

Bigarren zatian hobeto

Bigarren zatiko lehen minutuetan lehen zatiko erritmo bera eraman zuen partiduak eta parekatuta ibili ziren bi taldeak.

Hala ere, amaierarako Urolako jokalariak nekatu egin ziren eta ezin izan zioten bergararren joko biziari eutsi. Gainera, bigarren zatian bergararrek defentsa sendotu zuten eta hobeto eutsi zioten arerioari. Horrela, 24. minuturako 37 eta 28 zihoan aurretik Bergara eta Urolakoen entrenatzaileak hutsartea eskatu zuen, baina dagoeneko Bergarak ihes egina zuen. Orduantxe erakutsi zuten bergararrek euren joko politena eta erasoan egin zituzten jokaldi polit batzuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak