Herritarrek kirola egitera animatzeko helburuarekin kirol programak antolatu ditu Kirol zerbitzuak Agorrosingo fitness aretoan. Erabiltzaileei haibnat gomendio eta aholku ematea da asmoa eta horretarako bi programa antolatu dituzte: batetik, bihotz maiztasuna kontrolatu eta hari errentagarritasun handiera ateratzen irakatsiko dute; bestetik, pultsometroa nola erabiltzen erakutsiko dute.
Martxoko bigarren astean hasi eta Aste santura bitartean iraungo dute eta esandako gomendioak fitness aretoko begiraleek emango dituzte.
Programa horietan parte hartzeko interesa dutenek pultsometroa eraman eta fitness aretoan dagoen begiraleari esan baino ez dute.
Hemen martxoko egitaraua:
7-13ko astean: Monitoreen lana izango da: erabiltzaileei ohartarazi bi hilabete hauetan, bihotz maiztasuna kontrolatzen ikasteko aukera daukatela, helburu ezberdinen arabera, intentsitate maila ezberdinetan aritzeko.
14-20ko astean: Bi saio monografiko egongo dira, nahi duenarentzat, informazio ezberdina emanez, non, azalduko diren, intentsitate ezberdinetan zer nolako erresistentzia lana burutzen den.
21-27ko astean: Lan aerobikoari emango diogu garrantzia, bi saio mota ezberdin azalduko dira, beste bi saio monografikorekin, non baten aerobiko estensibo bat azalduko den, quema grasas delakoa, eta beste baten aerobiko intensiboa izango den landuko de intentsitatea, non potentzia aerobikoa landuko den.
28-3ko astean: Lan anaerobikoari emango diogu garrantzia, non lehenengo saioan ahalmen anaerobikoa lantzeko urratsak ezalduko diren, eta bigarrenean potentzia anaerobikoa lantzeko entrenamendu tipo bat azalduko den.
Apirileko egitaraua:
4-10eko astean: Entrenamendu mota ezberdinak azalduko dira, helburu ezberdinen arabera entrenamendu mota ezberdinekin lan egiteko aukera azalduz. Jarraiak, ez-jarraiak, serieka, …
11-17ko astean: Ahaleginduko gara, aurreko asteetan azaldutako guztia, erabiltzaileen fitxetan plasmatzea, non monitorearen lana, erabiltzaileei ohartaraztea izango den, nahi izanez gero, intentsitate ezberdin horiek beraien fitxetan azalduko direla adieraziz.