Lokatzaren denboraldia erronkez beteta dator

Xabier Urtzelai 2011ko ots. 20a, 11:59

Zapatu eguerdian aurkeztu zuen Bergarako Lokatza Ziklismo Eskolak aurtengo denboraldia. Ziklistak banan-banan aurkeztearekin batera, talde bakoitzean izango duten entrenatzailea, eta babesleak ere aurkeztu zituzten. Eta, baita aurten antolatuko dituzten lasterketa eta probak ere.

Azken urteotan detaile txikienak ere zaintzen dituen taldea da Lokatza, eta txirrindulariek, zaleek –eta kazetariek– eskertu egiten dute hori. Fundamentuzko denboraldi batek halako aurkezpena behar du, eta zapatuan eguraldiak ere lagundu egin zuen horretan. Herritarren aurrean aurkeztu zituzten ziklista guztiak, banan-banan, txalo artean; hemendik aurrerako txaloak, ordea, errepideko kilometro bakoitzean irabazi beharko dituzte.

Txirrindulari hauek izango dira aurten taldean:

Maila eskolarrean:

Mikel Larrañaga

Aitor Rueda

Infantil mailan (zuzendariak Unai Martinez eta Kepa Varela):

Peio Irizar

Unai Prieto

Javier Santorcuato

Maria Cid

Inazio Dulanto

Josu Martin Erdabide

Aritz Kortabarria

Iker Gil

Martin Telleria

Kadete maila (zuzendaria Jon unamuno):

Txomin Larrañaga

Iñigo Agirrezabal

Julen irizar

Mikel Mujika

Borja Berroya

Jon Fernandez

Urtzi Muguruza

Gazte maila (zuzendaria Iker Sanchez):

Jon Arantzabal

Mikel Aristi

Beñat Etxabe

Jokin Etxabe

Xabier Gallastegi

Andoni Lasa

Eneko Lizarralde

Hodei Orobengoa

Andoni Rico

Asier Taboada

Ander Telleria

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak