Ondo sufrituta irabazi zuen Eneko Muguruzak Euskal ligako finalaurrekoaren joaneko partidua (22-21)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko ots. 12a, 20:06

Ugarte taldeko Errea pilotariaren aurka jokatu zuen egubakoitzean Eneko Muguruza pilotari bergararrak Euskal ligako finalaurreko joaneko norgehiagoka. Ondo sufrituta lortu zuen garaipena Muguruzak, izan ere, 21-15 galtzen joan ostean norgehiagokari buelta ematea lortu zuen (22-15). Itzulia datorren asteburuan jokatuko du eta finalera sailkatzeko 21 puntu egin behar ditu gutxienez. Berdinketa egongo balitz Muguruza pasako litzateke, gazteagoa delako. Final handia otsailaren 25ean jokatuko da, Bergaran.

Xehetasun gehiago, Asteleheneko GOIENA paperean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak