Erramun Martikorena eta Mikel Markez, domekan Bergaran

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko ots. 3a, 16:36

Euskal kantagintzaren ahots ezagunak dira. Ahots ezagunak biak, baina ere berean ezberdinak. Martikorena Iparraldeko lurretako kanta modu garbiaren erakusle da; Markez, ostera, Gipuzkoa urbanoan sortutako kantari originala. Kontzertua domekan izango da, Zabalotegin, 19:00etan.

Orain dela 20 bat urte ezagutu zuten elkar; orain, euren ahotsak batu dituzte emanaldietan.

Mikel Markez bakarlaria

Errenteriarra 16 urterekin hasi zen gitarra jotzen eta kantuak sortzen. Lehenengo diskoa hiru urte geroago grabatu zuen. Rocka eta folka modan zeudenean gitarra hutsarekin hasi zen Markez, aspaldiko bakarlarien moduan, eta berehala konektatu zuen ikusle gazteekin.
2008an Zure begiek, bilduma argitaratu zuen, azken 20 urteetako bere musika jasotzeko.

Martikorena artzaina

Askoren ustez, Euskal Herriko ahotsik ederrenetakoa da. Ofizioz laboraria eta artzaina da Martikorena; horregatik, haren kantuak oso lotuta egon dira lurrarekin eta herriarekin.
2004an erretiroa hartuko zuela iragarri bazuen ere, oraindik taula gainean dabil baxenabartarra.

Hitzordua domekan izango da, 19:00etan. Sarrera, 5 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak