Sari nagusiari dagokionez, datorren asteko astelehenean elkartuko dira epaimahaiko kideak euren erabakia hartzeko. Aurten epaimahaia osatuko dute Ines Osinaga, Goseko abeslariak; Itsaso Paia, bertsolariak; Gari Berasaluze, idazleak; eta, Juan Mari Agirreurreta, iazko irabazleak.
Sariak otsailaren 14an banatuko dituzte
Sariak banatuko dituzte otsailaren 14an, astelehena, arratsaldeko 19:00etan Kultura etxean. Sari banaketaren ondoren luncha egongo da.
56 gutun jaso dituzte
Jardun euskara elkarteko kideak pozik daude aurtengo edizioak izan duen erantzunarekin. 19. urtez antolatu dute lehiaketa; eta, erantzuna ona izan da. Azken urteetan berriro ere indarra hartzen dabilen lehiaketa da.
Guztira 56 gutun jaso dituzte; horietatik 41 Gipuzkoatik iritsitakoak; eta, bergarakoak dira 11 gutun, hain justu.
Nabarmentzekoa da emakumezkoen presentzia handia izan dela: 43 gutun idatzi dituzte emakumeek eta 13 gizonezkoek.
Aurtengo nobedadea 50 urtetik gorakoen maila da. Maila horretan, baina, hiru gutun besterik ez dituzte jaso.
500 euroko saria
Irabazleak 500 euro eroango ditu; bigarrenak, 250 euro; bergarar onenak 150 euro; gazteen sariaren irabazleak 100 euro jasoko ditu; eta, 50 urtetik gorako onenak 100 euro. Datorren astean jakingo da nortzuk diren irabazleak