'Urteberrion, Amona', Telmo Esnal eta Asier Altunaren film luze berria

Usoa Agirre 2011ko ots. 1a, 16:03

Telmo Esnalek eta Asier Altunak elkarrekin egingo duten bigarren euskarazko film luzea izango da. Aurretik, 2005ean, Aupa Etxebeste! egin zuten. Otsailaren 21ean hasiko dituzte filmaren grabaketak. Irusoin ekoiztetxea aurre-ekoizpen lanekin hasi da dagoeneko.

Filmean parte hartuko dute, besteak beste, aktore hauek: Josean Bengoetxea (Kintxo), Nagore Aranburu (Miren), Kontxu Odriozola (Maritxu), Pedro Otaegi (Joxemari) eta Montserrat Carulla (amona Maria).

'Urteberrion, Amona'

Euskaraz idatzitako komedia beltz honetan, Joxemariren istorioa kontatuko dute. Familia hondatzen ari dela eta, bere amaginarreba zaharren egoitza batean sartzea erabakiko du bere emazte Maritxuri ezer esan gabe (Mariaren alaba). Guzti hau burutu ahal izateko Kintxoren laguntza izango du. Ustez, alzheimerra duen amona Maria, oso konszientea da gertatzen ari den guztiaz. Kintxori ez dio egindakoa barkatuko eta ustekabez betetako amaiera batetara eramango gaitu filmak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak