Mahaster River talde bergararrak agur esango du

Maider Arregi 2011ko urt. 19a, 13:10

2011n, Mahaster River rock hirukoteak agur esango du. Bateria gabeko talde akustikoak urtarrilaren 22an Bidaiaren amaiera lelopean, eskainiko du azken zuzenekoa Bilboko Residence aretoan, 22:00ean hasita. Mahaster River taldeak bere ibilbide oparoan bi disko kaleratu ditu: Irtenbiderik gabeko autobideak (2006), Nahasterrekan (2008) eta 2007an Eskozian barrena eginiko biran grabatutako ikus-entzunezkoa.
Hemen taldeak eman dituen arrazoiak:

 

Mahaster River  

"2010eko Azaroaren 14an Argia astekarirako emandako elkarrizketan azaltzen genuen bezala Mahaster River proiektua parentesian geneukan, kide bat musikal batean lanpetuta geneukalako. 2011 urtean zehar Mahaster River taldea berriz ere taula gainean ikusteko aukera izango zela ere aurreratu genuen, eta horrela izango da. Baina oraingo honetan Bergarako taldearen bidaiaren amaiera izango dena taularatzeko elkartu gara. Dagoeneko taldeari behar bezalako agur bat izango dena prestatzeko entseatzen ari gara, ikaragarrizko penarekin baina erabakia hartuta dago.  Gure oroimenean geratzen dira elkarrekin emandako kontzertu zerrenda luzea, Andoaingo Garate estudioetan grabatutako bi diskoak (Nahasterrekan 2008, Irtenbiderik gabeko autobideak 2006) Eskoziako Edinburgora egindako bidai musikala, hirurok batera gosaldutako asteburu gitarreroak, entsegu lokalean pasatako orduak telebista eta irratietarako emandako elkarrizketa umoretsu eta lotsagabeak eta elkarrekin pasatako momentu on asko. Taldearen amaiera hau arrazoitzerako orduan, ez dugu arrazoi finkorik topatu; Ohartu gabe taldekide bakoitza beste proiektu desberdin batzuetan sartzen joan da; eta etapa berriak bizitzeko gogoarekin aurkitzen gara hirurok. Urtarrilak 22 Larunbatean 22:00etan Bilboko Residence Cafe aretoan. Mahaster River Taldeak bidaiaren amaiera taularatuko du. Taldea sortu genuenetik gurekin aritu zareten lagun, musikari eta jarraitzaile guztiei eskerrak eman beharrean aurkitzen gara orain. Eskerrak emandako indarragatik, eskerrak Mahaster Riverrekin oholtza konpartitu duzuenoi, Kontzertu eta biren antolaketan lagundu gaituzuen guztioi eta eskerrak baita gure berri emateko lan egin duzuen kazetari guztioi.Taldeari behar bezalako agurra emateko Urtarrilak 22 Larunbatean 22:00etan Bilboko Residence Cafe aretoan emango dugun bidaiaren amaiera izeneko kontzertura gonbidatzen zaituztegu".

Fernando Laskurain
Mikel Azkargorta
Unai Azkarate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak