Garai bateko txirrindularitza-lasterketen gaineko mahai-ingurua, Aroztegin

Amaia Txintxurreta Guridi 2010ko abe. 3a, 14:09

Orain dela urte batzuk txirrindularitzaren munduan mugitu zen jendea elkarrizketatu zuen Iñaki Sagastume kazetariak Aroztegi aretoan eta horrela, Aroztegin bildutako guztiekin partekatu zituzten euren esperientziak.

Jesus Aranzabal eta Miguel Bengoa txirrindulari ohiak aritu ziren hizketan, eta Gurutz Arrieta eta Pello Garitano Bergarako txirrindulariak elkartearen izenean.

Euren garaiko lasterketak nolakoak ziren, entrenatzaileekin eta gainontzeko txirrindulariekin zer nolako harremanak zituzten eta bestelako hainbat anekdota kontatu zituzten.

Antzinako argazkiak ikusgai

Aroztegi aretoan bertan ikusgai dago oraindik Toribio Jauregiren antzinako txirrindularitza argazkien erakusketa abenduaren 12ra arte.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak