Azokan laga dio lokala Udalak Pol-Pol mendi taldeari

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko aza. 30a, 19:07

Azokako bi postu lagako dizkio Udalak elkarteari. Lagapen hori aho batez onartu zuen atzo, astelehena, udalbatzak, osoko bilkuran.

Uztailean egoitza barik geratu zen Pol-Pol mendizale taldea eta ordutik egoitza berri bila dihardute. Udalean ere egin dute eskaria eta Udal arduradunek lokala lagatzea erabaki dute. Hain justu, Oxirondo azokako bi postu lagatzea erabaki dute, 23 eta 24 zenbakidunak. Oxirondo azokan badira erabiltzen ez diren hainbat lokal eta Pol-Pol mendi taldeko kideek uste dute horrekin konpontzeko moduan egongo direla.

Kontuan hartzekoa da, Udalak hainbat talderi laga izan dizkiola erabilgarri izan dituen lokalak urteetan, eta orain ari dela lagapen horiek formalizatu eta hitzarmen eredu bat onartzekotan. Horrekin guztiarekin, Pol-Poli egindako lagapenak iraungo du Udala prestatzen ari den hitzarmena onartu arte, eta gehienez urtebetez.

Azokako ordutegia

Pol-Poleko kideek erabiliko azokako lokala batzarrak egiteko eta taldearen administrazio gunea jartzeko. Aintzat hartzekoa da, bestalde, lokala zabalik egongo dela azokaren ordutegian: lanegunetan, 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara, eta zapatuta, 08:00etatik 14:00etara.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak