Fly Shit talde mitikoak disko berria kaleratu du

Maider Arregi 2010ko aza. 30a, 10:04

Fly Shit talde bergararrak 15 urte daramatza agertokian gainean. Hirugarren lana kaleratu berri dute: Arnas bakoitzeko ernetzen. Guztira, 10 abesti batzen ditu azken lanak. Abestietan, ohiko erritmo azkarrak eta hard corea da nagusi. Xabi Labaienekin grabatu dute Bergaran bertan.

2001ean Fly Shit lana kaleratu zuten; 2006an, berriz, Bizitza...baina nola bizi? lana. Horretaz gain, hainbat bildumatan ere hartu dute parte: ddt, isitasuna apurtzen, Operacion hazlo tu mismo, Toxiko zine, Zarauzko gaztetxearen alde, Lokomotorra gaztxea...
Arnas bakoitzeko ernetzen diskoa bost eurotan duzue salgai momentuz, Bergarako zenbait tabernatan.
Diskoa, abenduaren 17an, Durangoko Plateruenean aurkeztuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak