Datorren urtean Udal pilotalekuak erabiltzeko izenematea zabalik dago abenduaren 15era bitartean, Agorrosinen. Behin behineko zerrendak argitaratuko dituzte abenduaren 16an eta zozketa egingo dute abenduaren 17an. Hori horrela, behin betiko zerrenda argitaratuko dute hilaren 18an. Bestalde, libre geratu diren orduak ere egun horretatik aurrera alokatu ahal izango dira.
p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 0.0001pt; font-size: 12pt; font-family: Times; }div.Section1 { page: Section1; }
Txikiendako ur jarduerak
Sei hilabetetik hasi eta bi urtera arteko umeendako ur jarduerak ere antolatu ditu Kirol zerbitzuak 2011rako. Izenematea zabalduko dute hilaren 9tik 15era, Agorrosinen. Izena eman dutenen behin behineko zerrenda argitaratuko dute hilaren 20an eta zozketa egingo dute 21ean. Behin betiko zerrenda argitaratuko dute hilaren 22an eta plazarik libre geratuz gero, egun horretatik aurrera hartu ahal izango dira.
Uretako sorospidetza ikastaroa
Uretako sorospidetza eta Kanpoko desfibriladore automatikoaren gaineko ikastaroa egingo dute abenduan Agorrosinen. Abenduaren 11n eta 12an izango da eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da uretako sorosle titulua izatea. Hilaren 11n, saio teorikoak egingo dituzte, 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Hilaren 12an, berriz, saio teorikoarekin batera ur saioa ere egingo dute, 09:00etatik 13:00etara.
Ikastaroaren prezioari dagokionez, 40 euro dira Debarrokoendako eta 60, Debarrokoak ez direnendako. Dirua sartu behar da 3035.0009.13.0090016873 kontu zenbakian eta adierazi behar dira eskatzailearen izen-abizenak eta SOS birziklaketa kontzeptua.
Izenematea da abenduaren 9ra arte eta horretarako eraman behar da ordainagiria Agorrosinera, 07:00etatik 22:00etara. Gutxienez 16 ikaslerekin osatuko da taldea eta gehienez 30endako lekua egongo da. Debarrokoek lehentasuna izango dute.