AHTren aurkako taldeak eta Bergarako Gaztetxeak ‘Krisiak eta Azpiegiturak’ izeneko jardunaldiak antolatu dituzte

Ander Monedero 2010ko aza. 25a, 15:14

Atzo hasi zituzten jardunaldiok krisi energetikoari buruzko hitzaldi batekin eta domekan bukatuko dituzte ‘Collapse’ dokumentalarekin.

Hitzaldi, solasaldi eta emanaldietan gaur egungo gizarte antolakuntza ekonomikoari kritika egiten diote.

Jardunaldietan krisi desberdinak jorratuko dituzte: energetikoa, ekonomikoa eta ekologikoa. Antolatzaileen ustez, hiru krisiak lotuta daude eta horiei batera aurre egin behar zaiela uste dute.

Jardunaldi horiek hasteko, atzo, Pedro Prieto ingeniariak ‘Krisi Energetikoa: Petrolio merkearen ostean, zer?’ hitzaldia eskaini zuen, Aroztegi aretoan. Bertan, petrolioaren produkzio gorenera iritsi garela edo iristear garela nabarmendu zuen eta hori gertatzerakoan hazkuntza ekonomikoa ezinezkoa izango dela azaldu zuen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak