Musika eskolako ikasle eta irakasleek eguenean ospatuko dute Santa Zezilia

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko aza. 16a, 16:29

Eguna ospatzeko gazte bandak kalejira egingo du 17:30ean herriko kaleetan barrena

Azaroaren 22an Santa Zezilia eguna ospatuko dute musikariek. Musika eskolako ikasle eta irakasleek ere ospatuko dute, baina egun batzuk lehenago, hilaren 18an, egunena, hain justu ere, Euskal Herriko beste hainbat musika eskolarekin batera.
Euren zaindariaren eguna ospatzeko gazte bandarekin kalejira egingo dute urtero bezala. 17:30ean abiatuko dira musika eskolatik eta herrian barrena ibili eta gero San Martin plazara joango dira. Banda gaztearen atzetik, eskolako ume guztiak joango dira kantuan, eta baita irakasleak ere.
San Martin plazan eskolako bi abesbatzek emanaldia egingo dute, hasiberrien abesbatzak eta haurren abesbatzak, hain justu ere. 150 bat batuko dira eta saio txiki bat egingo dute. Emanaldia bukatu eta gero, txokolatea banatuko dute bertaratzen diren guztien artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak