Tavex enpresa itxi egingo dute

Leire Kortabarria 2010ko aza. 10a, 15:00

Arrazoi ekonomikoak argudiatuta, Bergarako Tavex enpresa itxi egin behar dute. ELA sindikatuak emandako informazioaren arabera, itxiera negoziatua gura dute ugazabek eta horretarako negoziazio prozesua abiarazi dute.

Joan den astean jakinarazi zieten lantegia ixteko asmoa zutela langileei. Emandako informazioaren arabera, enpresak ez du nahi prozesua bizpahiru hilabete baino gehiago luzatu. Hori bai, horrek ez du esan gura epe horretan itxiko dutenik, baizik eta, beharbada, lantegia desmantelatzen segituko dute.

Aurre-erretiroaren tipologia

ELAren ustez, orain enpresak eskaintza bat egin beharko die langileei. 64 langile dira gaur egun Tavex enpresan: horien erdiek 53 urtetik gora dute, eta ELAko iturriek diote horiek "aurrejubilazioaren tipologian" sartzen direla. Baina esan bezala, oraindik ez dago ezer ez mahai gainean.

ERE barik

Tavex enpresa multinazionala da orain eta jabeak brasildarrak dira. Ez zuten ERErik eta ezta beste ezer ere. Langileek esan zuten lana dezente txikitu zela, baina besterik ez.

500 langiletik 64ra

Azken urteotan desmantelamendu bat egon da Tavexen: bere sasoian, 500 langiletik gora zituen, eta orain, esandako moduan, 64.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak