Osasuna munduko ondasuna delako, 'Erremeixuak' DVDa egin dute

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko aza. 4a, 13:40

Bi orduko iraupena du eta 12 lagunen testigantzen bidez gaitz askorendako 100 erremedio batzen ditu. Atzo, eguaztena, iluntzean aurkeztu zuten egileek, Aroztegi aretoan, proiektuaren laguntzaile eta herritarren aurrean.

Lepo bete zen atzo, eguaztena, iluntzean Aroztegi aretoa Erremeixuak. Osasuna munduko ondasuna delako DVDaren aurkezpenean.
Anaje Narbaizaren ideian oinarrituta, Narbaizak berak eta Andoni Goitik eta Belen San Torkuatok garatutako lana da, hiru urtean barrena.
Bi orduko iraupena duen DVD horretan gure herri kulturaren arlo garrantzitsu bat jorratu dute, gaixotasunak osatzeko erabili ohi diren sendabelar eta bestelako erremedioak aztertu eta jaso dituzte, hain justu ere; guztira 100 erremedio.
Informazio guztia batzeko, elkarrizketetan oinarritu dira, Antzuola, Bergara eta Zumarragako 12 laguni egindako elkarrizketetan. "Ahoz aho eta belaunaldiz belaunaldi transmititu direnak guk ere hala jaso nahi izan ditugu, euskalkia ere errespetatuz", esan zuen Belen San Torcuato egileetako batek aurkezpenean.

Salgai jarri dituzte

12 lagunon testigantzen bitartez, erremedioak gertatzeko modua aurkezten dute DVDan, eta lau ataletan dago banatuta: arnas aparatuko eta gibeleko gaitzak, azaleko arazoak, minak eta abereen gaitzak.
Proiektuari lagundu diote Udalak, Kutxak eta Goienak eta erakunde eta enpresotako ordezkariak ere aurkezpenean egon ziren.  
DVDok eskuragarri daude 10 eurotan kultura etxean, Hurbil  eta Ekilur belar dendetan eta Elkar liburu dendan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak