Lan-poltsa kudeatzeko sistema berria du Miguel Altunak

Leire Kortabarria 2010ko aza. 4a, 17:50

Miguel Altuna ikastetxeko lan-poltsa beste modu batera kudeatzen hasi dira arduradunak: dagoeneko Interneten daukaten atari baten bitartez, ikasleek eta ikasle ohiek euren datuak sistematizatuta eta eguneratuta izango dituzte, eta enpresek ere pasahitz batekin sartzeko aukera izango dute.

Dagoeneko martxan daukate www.lanpoltsa.com webgunea. Berau eramaten dute Joxu Aranak, Miren Errastik eta Marisol Gonzalezek. Lan bila dabilen pertsona bakoitzari alta ematen diote, bestalde, nahi duten enpresei ere pasahitz bat ematen diete, eta sistemak berak ematen die enpresei euren irizpideekin edo premiekin ondoen doazen pertsonen curriculumak.  

Sistema berriak abantaila garrantzitsuak ditu, Joxu Aranaren esanetan: "Curriculumak eta datu guztiak eguneratuta izateko modu bat da; alta ematen duen ikasle edo ikasle ohi bakoitzak esaten digu langabezian dagoen, lanez aldatu nahi duen, ikasten jarraitu nahi duen… Bestetik, ziurtasuna ematen digu datu horiek fidagarriak eta eguneratuak direla, eta zerbitzua ematen diegu bi aldeei: lan bila dabiltzanei eta enpresei". 

Bestalde, curriculumak formatu estandarrean daude, denak itxura berarekin.

 

Enpresen eskaera gehiago

Joxu Aranaren esanetan, irailaz geroztik enpresen aldetik "mugimendu handiagoa" igartzen dabiltza Miguel Altunako lan-poltsaren arduradunak, eta datu batzuk dauzkate: irailaren 10az geroztik, enpresen 32 eskaera jaso dituzte, eta horietatik 22, urrian bakarrik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak