Hainbat margolarik murala margotuko dute Nahikari tabernaren 25. urtemugan

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko aza. 2a, 14:15

Hain zuzen, 'El Cadaver Exquisito' deritzon jokoaren baitan egingo dute mural hori, gaur, azaroak 2, hasi eta hilaren 7ra bitartean. Herriko hainbat artista ezagunek hartuko dute parte eta sekuentzian margotuko dute. Emaitza hilaren 8an emango dute ezagutzera.

Nahikari taberna 25. urtemuga ospatzen hasiko da asteon, eta horretarako hainbat ekintza antolatu ditu.
Horietako lehena izango da 'El Cadaver Exquisito' jokoa. Honakoa da joko horren oinarria: hainbat artistak sekuentzian margotzea konposizio bat. Artista bakoitzak bakarrik ikusi ahal izango du aurreko margolariak margotu duenaren azken zatia. Hori horrela, joko horrekin ezagutu daiteke konposizioa egin duen artista taldearen errealitate inkontzientea, eta era berean, kutsatze intelektualen neurgailu lana ere egiten du.

Gaur hasiko dira

Gaur, azaroak 2, hasiko dira artistak konposizioa osatzen eta hilaren 7an bukatuko dute. Jokoaren emaitza, hau da, egindako murala, hilaren 8an erakutsiko dute 19:30ean eta ikusgai egongo da tabernan, azaroaren 18ra bitartean.
Jokoan parte hartuko duten artistak dira: Juanjo Altuna, Carlos Galarraga, Bingen de Pedro, Peio Alberdi, Jone Telleria, Unai Azkarate, Ricardo Azkargorta eta Ramon Arantzabal.

Ekitaldi gehiago

Urtemuga ospatzeko ekitaldi gehiago ere antolatu dituzte: hilaren 12an Txokorock izeneko emanaldia egongo da; 13an,  gauez, La -Toxek egingo du kontzertua eta gaur berean, 24:00etan, Mojito gaua ere egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak