Taxien datorren urterako tarifek ez dute igoerarik izango

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko aza. 2a, 14:07

Eguneko tarifan bandera jaitsiera 3,2124 euro kobratuko dute eta egindako kilometro bakoitza, berriz, 1,0063 euro

Udalbatzak aho batez onartu zituen aurreko asteleheneko osoko bilkuran Agitax taxilarien elkarteak 2011 urterako proposatutako hiri barruko taxi zerbitzuen tarifak. Tarifok Debagoieneko taxi batzordeak adostutakoak dira eta datorren urterako igoerarik ez dute aplikatuko.

Bi tarifa dira onartu direnak. Batetik, lanegunetan, egunez, hau da, 06:00etatik 22:00etara aplikatuko dena: bandera jaitsiera izango da, 3,2124 euro; egindako kilometroko, 1,0063 ordainduko da; eta itxoite ordua, 19,2186 euro ordainduko da. Bigarren tarifa da egunero gauez, hau da, 22:00etatik 06:00ak bitartean eta domeketan eta erkidegoko eta tokiko araudiak onartutako jai egunetan egun osoan zehar aplikatuko dena. Kasu horretan bandera jaitsiera kobratuko dute, 3,2124 euro; egindako kilometroko, 1,6050 euro; eta itxoite ordua, berriz, 30,2114 euro.

Fatxaden gaineko araudia

Fatxadak zaharberritzeko eta babesteko laguntzak arautzen dituen ordenantza berriari ere hasierako onarpena eman zion Udalbatzak astelehenean, aho batez.

Hori horrela izanik, Ordenantza berri hori orain jendaurrean dago Udalean, eta halaxe egongo da 30 egunez, egoki ikusten duenak alegazioak egin ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak