'Martzial Agirre eskultorea' izeneko liburua aurkeztu dute

Miren Manias 2010ko ira. 24a, 16:03

Mikel Lertxundi eta Larraitz Arretxea liburuaren egileak Bergaran egindako aurkezpen ekitaldian bertan izan dira, Agurne Barruso alkatearekin batera. Liburuak eskultore bergararraren bizitza jasotzen du.

San Martzial Agirre (1840-1900) Gipuzkoako XIX. mendeko eskultore onenetakoa izan zen, eta ofizioa arlo artistikotik sakon eta ondo landu zuen. Aldundiak diruz lagunduta, Erroman ikasi zuen bergararrak; eta Gipuzkoara bueltatzean, Donostia izan zuen lan lekua.

Berak egindakoak dira, besteak beste, Bergarako Epaitegiko fatxada nagusiko 'Justizia' eskultura lana, Mutrikuko 'Churruca' eta Donostiako Victoria Eugenia antzokiaren eta Maria Kristina hotelaren artean dagoen 'Oquendo' lanak.


Egileek azaldu dutenez, liburua da 2001. urtean hasitako lan-proiektu baten ondorioa: Martzial Agirreren bizitza eta haren obrari buruzko hainbat arlo argitzen ditu kontakizunak. Bergarako Udalak argitaratutakoa da eta Kutxaren laguntza ere jaso du liburuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak