Antero Apaolazaren gaineko biografia aurkeztuko du gaur Jerardo Elortzak

Iker Barandiaran 2009ko mar. 16a, 00:39
Jerardo Elortza irakasle eta historialari oñatiarrak Antero Daniel Apaolaza zenaren gaineko biografia aurkeztuko du gaur Jaurlaritzak Donostiako Andia kalean duen egoitzan, 10:30ean. Elortzak idatzitako biografia Jaurlaritzak urtero kaleratzen duen Bidegileak proiektuaren baitan dago.

Antero Daniel Apaolaza Urretxun jaio zen 1845ean, baina 1869an, Madrilen Farmazia ikasketak egin ostean, Bergarako Bidekurutzeta kalean botika jarri zuen. Ordutik, 1908an Antzuolan hil zen arte, Debagoiena izan zuen bizileku. Are gehiago, haren seme Ignazio Apaolaza Oñatin mediku izan zen hainbat urtetan.

Bitxikeria moduan, 1881eko uztailean Bergarako alkate izendatu zuten, baina Elortzak eta beste ikertzaileek jakin ezin izan dituzten arrazoiengatik, urte bereko irailean kargua utzi eta Antzuolara alde egin zuen. Han beste botika bat jarri eta idazteari ekin ziola uste du Elortzak. "Patxiko Txerren" liburuaren egilea izan zen Apaolaza, Antonio Truebaren liburu bat itzuli eta moldatu ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak