Txema Urrutiak idatzi du liburua. Bertan, alkate konprometitu batzuen zuzeneko testigantza jaso du. Amnistia lortzeko borroka egin zuten, Telesforo Monzonekin Txibertako bilerak bultzatu zituzten 1977ko udaberrian eta ikurrinaren erabileraren legalizazioa negoziatu zuten. Alkate horien esperientziak biltzeaz gain, liburuak historiaren parte direnak ere omendu nahi ditu.
Txema Urrutia (Bilbo, 1946)
Hogei urterekin hasi zen irratietan kolaborazio lanak egiten. Pyrenaica aldizkariaren erredakzio taldeko partaide bilakatu zen. Irratietarako hirurogeina minutuko 120 irratsaio egin zituen euskaldunek Ameriketan izan duten presentziari buruz. Ameriketara eginiko bidaia batean ezagutu zuen Gillermo Larregiren historia eta El vasco de la carretilla (Txalaparta) idazten hasi zen. El roble y el ombú eta Viaje a la América de los vascos liburuak ere idatzi ditu.