Errege Seminarioa patronatuaren esku aurrerantzean

Maider Arregi 2006ko uzt. 14a, 15:00
Errege seminarioaren lagapen hitzarmena sinatu dute Victoriano Gallastegi alkateak, Juanjo Alvarez Unedeko zuzendariak eta Paulino Luesma Espainiako gobernuak Euskadin duen delegatuak.

Eraikineko fatxada berrituko dute eta hainbat konponketa egingo dituzte barruan, auditorioa eta ikastolako lan berriekin batera. Gainera, patioa Udalak erosi du aparkalekuak egiteko.

Juanjo Alvarez Unedeko zuzendariak azaldu duenez, "Lagapen honek bi baldintza nagusi ditu: Unedek Bergaran jarraitzea eta eraikina hezkuntzarako eta kulturarako erabiltzea. Horregatik, Unedek eta Aranzadi ikastolak bertan jarraituko dute eta hirugarren zatia udalak erabiliko du auditorioa egiteko".

Eraikina berrituko dute

Eraikina patronatuaren esku egonda, zati bakoitza erabiltzeko lanak hasiko dituzte. Kanpotik begiratuta, eraikinaren fatxada eta arkupeak berrituko dituzte eta ikastolak sarrera berri bat izango du Munibe plazatik, pasabide bat eginez.

Barruko aldaketak ere handiak izango dira. "Unedek erabiliko duen gunean, adibidez, gela handiekin txikiak egingo ditugu, komun berriak egingo ditugu, igogailua jarriko dugu, liburutegi berria eta beste solairu bat izango du eta eraikin osoan wifi sistema sartuko dugu. Gero eta ikasle gehiago ditugu eta lan hauek ikastetxearen eskaintza sendotuko dute", dio Juanjo Alvarezek.

Auditorioa egiteko, berriz, erretaula atzera botako dute. "500 lagunendako tokia izango du eta proiektua irailaren 15erako entregatuko dute", dio Victoriano Gallastegi alkateak. Hori egiteko, ikastolako gela batzuk erabiliko dituzte baina beste txoko bateko tokia hartuko du gero ikastolak. Lanak 2007an hasiko dituzte, auditorioaren proiektua aztertu eta gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak