Bi titulazio berri eskainiko ditu UNEDek datorren ikasturtean

Usoa Agirre 2006ko uzt. 5a, 10:52
Enpresa Zientzietan Diplomatura eta Injinerutza Tekniko Industriala dira datorren ikasturtetik aurrera Bergarako UNEDek eskainiko dituen bi titulazio berriak. Horietaz gainera hogeita hamar unibertsitate karreratik gora eta akademi-eskaintza zabala eskaintzen du. Zabalik dago matrikulazio epea.

Eskaintza zabala

Eskaintza zabala

Hogeita hamar unibertsitate karrera baino gehiagoz gain, eskaintzen du:

  • 25 urtetik gorakoentzat Sarrera Ikastaroak
  • Uda Ikastaroak
  • Hizkuntzen Urrutiko Unibertsitate Zentrua
  • Masterrak
  • Graduondoko Ikastaroak
  • Praktika Juridiko Ikastaroa
  • Etxez Etxeko Laguntzaile Diploma
  • Liburutegi Laguntzaile Eskola
  • Idazle Eskola
  • Psikomotrizitate Eskola
  • Hezkuntza ireki programako ehun ikastaro eta formakuntza iraunkorreko eta irakaskuntza eta birziklapen pertsonal eta profesional programak.

Matrikulazioa

Matrikulazio epea zabalik dago uztailaren 31 bitartean. Ikastaroen gaineko informazio gehiago duzue helbide honetan: www.uned.es/ca-bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak