Estreinakoz igerilekua egon zen atzo San Martzialen

A.G. 2006ko uzt. 3a, 10:48
San Martzialgo erromeria ospatu zuten bergararrek atzo. Egun polita izaten da eguraldi ona eginez gero. Eta horrela izan zen atzo. Ospakizunak egubakoitzean –San Martzial eguna– hasi baziren ere, domekan ospatu zuten jai handia.

10:00etan San Martzialera gurdiarekin igo ziren urtero moduan eta han meza izan zuten 11:00etan. Bazkaldu baino lehen, herriko dantzariek ikuskizuna egin zuten. Herriko koadrilek, gazte zein helduagoek, mahaia jarri eta han bazkaldu zuten gustura. Igerileku bat ere eraman zuen herritar talde batek eta bat baino gehiago animatu zen bainua hartzera.

Arratsaldeko giroa

Bazkalostean, herri kirolak egin zituzten. Sokatiran R Sound taldeak irabazi zuen mutiletan eta Bidebik nesketan. Txingetan, berriz, Ibon Garitano eta Mary eskoziarra gailendu ziren. Iluntzean, dantzaldia hasi eta sekulako giroa sortu zen jaisteko ordua heldu zen arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak