Gaia librea da: film laburra, abesti baten bideo-klipa, iragarkia, irudi muntaia, esketxa, dokumentala
Lanak (VHS edo DVD formatuan) edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira irailaren 15era arte kultura etxean, Errotalde jauregian. Gaztelania edo euskara ez den hizkuntza batean egina badago, azpitituluak izan beharko ditu. Bestela, bi hizkuntza horietako batean idatzita azaldu beharko da paperean.
Sari banaketa, irailaren 29an
Irabazleak 300 euroko saria jasoko du eta bigarren saria 250 eurokoa da. Lehenengo bi sarietan bergararrik egon ezean, bergarar onenari 100 euroko saria emango zaio.
Epaimahaiaren erabakia irailaren 29an emango da jakitera, egun horretan egingo den sari banaketa ekitaldian. Edozein argibidetarako kultur etxera, 943 77 91 60 telefono zenbakira, edo hona jo dezakezue.