Egun osoko greba egin dute Iraundi enpresan

Usoa Agirre 2006ko eka. 20a, 17:22
2006ko lan-hitzarmena sinatu ez dutela-eta egun osoko greba egin dute gaur, hilak 20, Iraundiko langileek. Soldata igoera, lan-orduen murrizketa, lan-segurtasun handiagoa eta ETTetatik kontrataziorik ez egitea eskatzen dute langileek. Enpresak soldataren igoera proposatu diete langileei, beraiek eskatutakoa baino txikiagoa. Hala ere, eskaera guztiak aintzat hartzea nahi dute langileek.

San Juan auzoan dago Iraundi enpresa. 70 lagunek egiten dute lan eta bi sindikatuk dute ordezkaritza enpresan: LABek hiru ordezkari ditu; ELAk bi.

Langileen eskariak:

  • Soldataren igoera: KPI + 1,6

  • Orduen murrizketa.
  • Segurtasun handiagoa, batez ere produktu kimikoekin.
  • ETTetatik kontrataziorik ez egitea.

Enpresaren proposamena

  • Enpresak proposatu die soldataren igoera: KPI + 0,5

Langileek eskatutakoa baino txikiagoa da enpresaren proposamena eta, gainera, langileek beraien lau puntuak kontuan hartzea nahi dute.

Bilerak eta hurrengo grebak

Oraingoz, bi bilera egin dituzte bi aldeek, baina oraindik ez dute hitzarmenik lortu. Aste honetan hitzarmenik lortzen ez badute datorren astelehenean (hilak 26) eta martitzenean (hilak 27) egun osoko grebak egingo dituzte. Aztertzen ari dira, gainera, greba mugagabearekin hasi edo ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak