Nazio Garapen Biltzarrak mintegia egingo du eguaztenean Bergaran

A.G. 2006ko eka. 20a, 11:35
Nazio Garapen Biltzarrak bere zeregina ezagutzera emateko hainbat mintegi ireki antolatu ditu Euskal Herrian barrena. Gurera ere hurbilduko dira, bihar, eguaztena. Bergarako Miguel Altuna institutuan egingo dute mintegia, 19:00etan.

Euskal Herriak biziraun eta garatzeko lehentasuna duten egitasmoak zein diren azalduko dute eta prozesu horretan parte hartzeak duen garrantziaz ere egingo dute berba.

Halaxe azaldu zuten Maite Aristegi eta Jose Luis Elkoro Nazio Garapen Biltzarreko kideek egubakoitzean Bergarako kultura etxean egindako prentsaurrekoan.

Nazio Garapen Biltzarra

Nazio Eztabaidagunetik eratorritako Nazio Garapen Biltzarra 50 lagunek osatzen dute eta Nazio Eztabaidaguneak hartutako erabaki estrategikoak kudeatzeko sortu zen. Herri eraikuntzarako bidean lehentasunak zehaztea dagokio Nazio Eztabaidaguneari, eta Nazio Garapen Biltzarra hori kudeatzeko eta aurrera eramateko tresna dela azaldu zuen Maite Aristegik.

Auzolandegi Nazionala

Nazio eraikuntzarako auzo lanaren beharra ere azpimarratu zuen Aristegik: "Auzolandegi Nazionala martxan jartzeko beharra ikusten dugu. Auzo lana beti egon da Euskal Herrian eta horregatik, hain justu, biziraun dute hainbat eta hainbat gauzak gurean. Herri eraikuntzari dagokionez ere, herritar soilok gure ekarpena egin dezakegu. Guztiok elkartuta lan eginez gero, ekarpen handia egin diezaiokegu gatazka konpontze honi". Horren ildora, herritarrak mintegira joateko dei egin zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak