Datorren uztailaren 2an da San Martzial eguna eta ordurako mahaiak eta aulkiak datorren astelehenetik hurrengo astelehena bitartean eskatu behar dira kultura etxean, 17:00etatik 20:00etara. Eskatutako mahaiak eta aulkiak uztailaren 1ean hartu behar dira San Martzialgo kantina ondotik.
Mahai bakoitzeko 20 euro
Mahai bakoitzaren alokairua 20 euro dira eta eskatzaile bakoitzak ezingo du bost baino gehiago hartu. 100 euroko fidantza jarri behar du eskatzaile bakoitzak eta uztailaren 3tik 7ra bitartean jaso ahal izango du, seilua duen orria entregatzen duenak.
Jolasetarako laguntza
Arratsaldeko 18:00etatik aurrerako herri jolasak antolatzeko laguntzaileak behar dituzte eta prest daudenak martitzenean kultura etxean, 17:00etan, egingo duten bilerara joan daitezke.