Debarroa ezagutzeko programa bat egin dute Debagoieneko eta Debabarreneko landa garapeneko agentziek eta herriko sektore guztiengana iritsiko da. Bi eskualdeetako herrietan jarriko dute martxan proiektu hori eta noski, baita Bergaran ere.
Ikasleendako bisitak
Proiektuaren helburua da Debarroa nolakoa den erakustea, bai geografikoki, bai naturalki eta baita landa produkzio aldetik ere, adibidez. Horretarako hainbat programa prestatzen ari dira herriko ikasleendako, nagusiendako edo enpresariendako. Ikasleek, adibidez, egun erdiko edo osoko bisitak egingo dituzte Debarroko baserrietara ogia edo txakoliña nola egiten duten ikusteko, adibidez, edo esne produkzioa gertutik ezagutzeko. Dagoeneko material didaktikoa banatu dute ikastetxeetan eta irailerako bideo jokoa egingo dute. Bisitak ere irailetik aurrera zehaztuko dituzte.
Uztailean da aurkezpena
Uztailaren erdialdean egingo dute Debarroa proiektuaren aurkezpen ofiziala. Bi eskualdeetako udaletxeei ere laguntza eskatu diete landa garapeneko agentziek, eta ondo erantzun diote proiektuari. Bergarako udalak onartu du dagoeneko dirulaguntza proiektu horrendako.