Hasi dira UNED-Bergarako Udako Ikastaroak

Usoa Agirre 2006ko eka. 14a, 11:06
Atzo, ekainak 13, hasi ziren UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuaren V. Uda Ikastaroak. Guztira 25 ikastaro antolatu dituzte; horietako lau emango dituzte euskaraz.

Tere Irastortza idazleak emango duen "Euskal emakumeen poesia: gorputz eta arima" euskarazko ikastaroarekin hasi zen atzo edizioa eta ekainaren amaiera arte denen gustuko ikastaroak egongo dira.

Irastortza idazleak emakumearen egoeraz euskal literaturan eta emakumeen poesian azken urteotan izen diren erreferentzia literarioak, imaginarioak, zein kulturalei buruz eztabaidan jardungo du.

Kurtso orokorrak eta metodologikoak

Bi ezagutza alorretan sakabanatzen dira bosgarren edizioko kurtsoak: kurtso orokorrak eta kurtso metodologikoak.

Urrutiko Unibertsitatea, areagotuz doan ikasketa aukera

UNED-Bergaran arrazoi desberdinengatik klaseetara hurbiltzea ezinezkoa zaien pertsonentzat ikastaroak eskaintzen dituzte. Ikasketak heziketa telematikoa eta presentziala uztartuz egiten dira.

2005-2006 ikasturtean 2.300 ikasle inguru matrikulatu dira araututako eta arautu gabeko ikasketetan. Matrikulazio kopurua urtez urte gorantz doala baieztatu dute UNED-Bergarako arduradunek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak