Hainbat komertziok "dendetan irakurri" kanpainan hartuko dute parte

Maider Arregi 2006ko eka. 13a, 20:34
Bergarako udal liburutegiak herriko hamabi denda edo negoziotan jarduera bakoitzaren araberako liburuak utziko ditu bertako bezeroen esku. Hala, nahi duenak liburua etxera eramateko aukera izango du. Gero liburutegira itzuli beharko du.

"Dendetan irakurri" ekimena ekainaren 12tik 24ra bitartean martxan izango da. Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak aurten jarri du lehen aldiz kanpaina hau abian. Helburua, liburutegi publikoen erabilera bultzatu eta sustatzea da.

Hamabi komertziok hartuko dute parte

Itxas-Eder arrandegia, Leturia eta Igarza harategiak, Gisasola burdindegia, Julen Narbaiza pentsu denda, Txukun janari dendan, Hurbil dietetika, Lazkano kirol denda, Ardatza eskulan denda, Barceló bidaia agentzia, San Martin osasun zentroa eta Jauja kirol denda dira ekimena bultzatzen duten komertzioak. Gehienak Bedelkar Bergarako dendarien elkarteko kideak dira eta etorkizunari begira, beste dendetara heltzea da asmoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak