Ollok, Etxeberriak, Renobalesek eta Gutierrezek jantzi zuten txapela Bergara Hirian

Xabier Urtzelai 2006ko eka. 6a, 15:02
Atzo arratsaldean jokatu zituzten Bergara Hiriko txapelketako finalak. Bergarak bi ordezkari zituen finaletara sailkatuta, biak atzelariak: gazte mailan, Larrañaga, eta seniorretan Gutierrez. Azken horrek erdietsi zuen txapela.

Ez da posible izan, Bergara Pilota Elkarteak bazuen finaletan zituen bi ordezkariak txapelarekin ikusteko ilusioa, baina apurtu arteko lana egin eta gero, Larrañaga bikoteak ezin izan zuen gazte mailako partidua irabazi (22-20). Ez zuten lan erraza, txapelketan maila ona erakutsi duten Ollo eta Etxeberria zituzten aurrean. Partidu ikusgarria izan zen, parekatua, eta aurrean tanto ederrak egin zituzten, horietako asko Jonen bikotekide Jurgik egindakoak. Etxeberriak eta Ollok, baina, Jon behar baino gehiago zigortuta irabazi zuten.

Nagusitan, azkenean estu

Senior mailako partiduak ez zuen gazteenak besteko emozioa izan, azken tantoetara arte ez, behintzat. Renobalesek eta Gutierrezek asmatu egin zuten Aiori eta Apraizi min egiten (19-5). Partiduko azken, txanpan, baina, Bergarako bikotekide Renobales itzali egin zen, eta Aio piztu. Hala, jarraian egindako tantoei esker emozioa eman zioten partiduari (21-19). Orduan, txapa azpira bidali zuen Aiok pilota, eta hortxe amaitu zen finala (22-19).

Ondoren etorri zen sari banaketa, baina bi partiduetako ikuskizuna izan zen sari onena, pilota zaleendako bai, behintzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak