Gaur hasiko dira Mendekoste jaiak

Maider Arregi 2006ko eka. 2a, 11:36
Gaur, ekainak 2, hasiko dira Mendekoste jaiak eta astearteara, ekainak 6ra, bitartean hainbat ekitaldi izango dira. Bitorianatxo 20:00etan jaitsiko da. Segidan, Udal Musika Bandaren Kalejira izango da hiriguneko kaleetan. 20:30ean, berriz, txosnak irekiko dira Bideberrin.

Doubling Boys, Trapatoni, Ezinean eta Biok musika taldeekin kontzertua izango da Bideberrin 22:00etan. Markeliñe antzerki taldeak berriz Carbon Club kale ikuskizuna eskainiko du 23:00etan San Martin plazan.

Ikusi egitarau osoa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak