Bergarako alkate taldearen testigantza bildu dute liburu batean

Usoa Agirre 2006ko mai. 29a, 14:06
Alcaldes en lucha. El grupo de Bergara en la transición 1975-1979 (Alkateak borrokan. Bergarako taldea trantsizioan 1975-1979) liburua kaleratu berri du Txema Urrutiak, Txalaparta argitaletxearekin. Franco hiltzear zegoela biltzen hasi ziren hautetsi abertzaleen testigantza jaso du Urrutiak, eta garai hartan taldeak lortutako indarra nabarmendu.

Taldekide izandako Jose Luis Elkoro, Imanol Murua eta Iñaki Aristizabal izan ziren egubakoitzeko aurkezpenean idazlearekin batera.

Jose Luis Elkoro Bergarako alkatea zen orduan eta Imanol Murua, berriz, Zarauzko alkatea. Txema Urrutia liburuaren egilea Herri Irratiko esataria zen garai hartan.

Informazio gehiago duzue Berrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak