Bolu eta Zabalotegi auzoetako bizilagunek bisita gidatua antolatu dute domekarako. Arau subsidiarioek jasotzen duten errepideak zeharkatuko dituen txokoak bisitatuko dituzte, horien artean, Errekalde parkea. Biologo eta adituen eskutik egingo dute bisita eta hango zuhaitzak eta ondare naturala ikusteko eta ezagutzeko da. Hitzordua 11:00etan da, Ariznoa plazan, epaitegi aurrean. Errekalde parkeaz gain, Bolu auzoan dauden deposituak ere ikusiko dituzte, adibidez.
Desadostasunak
Auzotarrek diote errepide hori ez dutela beharrezkoa ikusten herriarendako eta hori defendatzen jarraituko dutela. "Errepideak bizi kalitatea ekarriko digula dio alkateak, baina gu ez gaude ados", diote. Bestetik, pozik daude udal ordezkariekin bilera egin dutelako eta proiektuaren informazioa zuzenean jaso dutelako.