San Antonioko Babes Ofizialeko etxeak: lehenengo harria jarri dute

Goiena 2006ko mai. 11a, 19:01
Jabier Madrazo etxebizitza sailburuak Bergaran San Antonio kalean egingo duten etxebizitzako lehenengo harria jarri du gaur, martxoak 11. Eraikina 2007an amaituko dute eta babestutako alokairua izango dute.

Etxebizitzak babestutako alokairuan zozketatuko dira. Eta Oro har, ordaindu beharreko batez besteko kopurua 180 eurokoa izango da. Gainera zozketa, lehenengo aldiz, etxebizitzak amaitutakoan egingo dute. Horrela, eskuratzen dutenek ez dute eraiki arteko epe luzea itxaron beharko.

Hogeita bi etxebizitzetatik hiruk, sukalde, egongela eta bainugelez gain, lau logela izango dute. Bederatzik, hiru logela. Zortzik bi logela eta beste bik logela bakarra. Horiez gain, etxebizitza bat ezinduendako egokitutako izango da.

Etxebizitzok departamendu barruko ALOKABIDE eragile publikoak kudeatuko ditu.

Eraikina 2008 hasieran amaituko dute eta oso garrantzitsua izango da San Antonio auzoarendako. Victoriano Gallastegi alkatearen esanetan, lankidetzaren bitartez auzoa biziberritu gura dute.

Etxebizitza eraikitzeko Eusko Jaurlaritzak bi milioi eta erdi euro baino gehiago inbertitu ditu. Bergarako udalak aurretik beste kantitate garrantzitsu bat jarri zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak