Udaleku irekietara joan gura duten umeek izena eman behar dute

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko mai. 8a, 11:37
Hirutik 14 urte bitarteko umeendako dira udalekuak. Maiatzaren 12a baino lehen eman behar da izena Xipizaron.

Udaleku irekietara joan gura duten 3 eta 14 urte bitarteko umeek maiatzaren 12a baino lehen eman behar dute izena. Uztailaren 3tik 21era egingo dituzte udaleku irekiak herrian. 10-11 ume egongo dira talde bakoitzean eta ordurako prestatu dituzten ekitaldiez gozatu ahal izango dute. Izena Xipizaron eman behar da, 17:00etatik 19:00etara.

Prezioak

Lehen hezkuntzatik hasi eta 2. DBHrainokoendako: lehenengo umeagatik, 38,75 euro; bigarrenagatik 34,90 euro eta hirugarrenagatik 29,05 euro. Aurten hiru urte egingo dituzten umeendako: lehenengo umeagatik 25,85 euro, bigarrenagatik 23,25 euro eta hirugarrenagatik 19,40 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak