Mendekoste jaietako zapi lehiaketa abian da

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko mai. 4a, 10:57
Maiatzaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira lanak Jardun elkartean. Albistean dituzue lehiaketako oinarriak.

Aurtengo Mendekoste jaietako zapi lehiaketa jarri du martxan Jardunek. Oinarriak dira:

  • Bergaran erroldatuta edo bizi den edozeinek har dezake parte
  • Ez dago adin mugarik
  • Marrazkiak DIN A4an aurkeztu behar dira
  • Marrazkien gaia: jaiekin lotura izatea (ez da onartuko edozein motatako droga kontsumoa bultzatzea)
  • Lanak entregatzeko azken eguna maiatzaren 12a da
  • Lanetan ez dira egileen datuak jarriko, lema bakarrik (datuak kartazal itxi baten entregatuko dira)
  • Jardun elkartera eraman behar dira marrazkiak, Errotalde jauregira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak