Bihar mahaiak jarriko dituzte kaleetan eskolak euskalduntzearen aldeko sinadurak batzeko: San Martin plazan, Muniben, Elementalaren ondoan, frontoian, Ibargarain eta Simon Arrietan, besteak beste. Une honetan, hiru ikasletik batek bakarrik daki euskaraz ikasketak bukatzean. 30.000 sinaduta batu gura dituzten Euskal Herrian maiatzaren 27a bitartean, 1.000, Bergaran. Dagoeneko 800etik gora lortu dituzte ikastetxeetan, lantegietan eta kalean. Herriko hainbat eragilek eman diote babesa ekimenari.
Giltzurrun gaixoen kanpaina
Bestalde, giltzurrunetako gaixoen aldeko sinadurak ere batuko dituzte, transplanteen sentsibilizazioa zabaltzekoo. Hauek Peñalba ondoan jarriko dute sinadurak biltzeko mahaia.