Gaztetxoen arteko VI. olinpiadak

Usoa Agirre 2006ko api. 3a, 10:49
Jardunek antolatuta, gaztetxoen arteko olinpiadak egingo dituzte maiatzaren 13tik ekainaren 17ra bitartean. Izena emateko epea maiatzaren 5era arte egongo da zabalik. Aurten LHko 4., 5. eta 6. mailan ari direnek parte har dezakete.

Zapatu arratsaldetan egingo dira jokoak:

  • Herri jolasak
  • Igerilekuetan frogak
  • Sormena lantzeko frogak
  • Bolo, toka, igela
  • Orientazio froga

Taldeak: gutxienez 6 eta gehienez 8 lagunez osatuak izan beharko dira. Taldeak izen bat eduki beharko du eta partaideek koadrilako blusekin edo kolore bereko kamisetekin parte hartu beharko dute.

Prezioa: hiru euro laguneko. Jarduneko karneta dutenentzat doan

Sariak:

  • 1. saria: egun pasa Gamarrara.
  • Partehartzaile guztien artean opariak zozketatuko dira.

Izen-ematea: Ikastetxeetan edo Jardunen eman ahal izango da izena, maiatzaren 5a baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak