Peugeot eta Citroën etxeetako automobilak egiten dituen SPA enpresak, Bergarako Metagra saritu du bere produkzio onagatik. Autoendako finkagailuak egiten dituzte Metagran eta horien kalitate ona saritu du SPA enpresak Poissyn egindako ekitaldian.
Metagra estanpazio hotzetan egindako piezetan da espezialdua eta produkzioaren %90a baino gehiago automobilen industriarako egiten du. Atzerriko multinazionalen hainbat eskari ere jaso ditu konplexu handiko piezak egiteko. Egun, barne antolaketa kudeatzeko inbertsio handia egin du, denbora gutxira enpresa handitu beharra egongo delako. Horretarako, biltegi automatizatua jartzen ari dira. Momentu honetan, 83 langilek dihardute Metagran.