Bergarakoak Mihiluzen lehiakide

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko mar. 28a, 10:47
Iñigo Almorza, Igor Oruesagasti eta Aitor Muruamendiaraz gazteak dira ETBko Mihiluze programara joan direnak. Apirilaren 6an ikusiko ditugu telebistan.

ETBko Mihiluze programara joan dira lehiakide moduan Iñigo Almorza, Igor Oruesagasti eta Aitor Muruamendiaraz. Zazpi proba egin dituzte bergararrek puntuak irabazteko eta finalerdira sartzeko: bertsoen errimak asmatu, mimika egin edota txisteak kontatu, besteak beste. Iparraldeko eta Oarsoaldeko taldeak izan dituzte aurkari. Bergararrek irabazten badute, finalerdia jokatuko dute eta finalera pasaten badira, 18.000 euro irabazteko aukera izango dute. Apirilaren 6an ikusiko ditugu telebistan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak