Pentekoste jaietarako kartel lehiaketa deitu dute

Usoa Agirre 2006ko mar. 9a, 09:12
Bergarako Udaleko Kultura zerbitzuak antolatu du kartel lehiaketa. Bergaran bizi edo erroldatutako edozeinek har dezake parte lehiaketan eta kartelak Bergarako kultura etxean aurkeztu behar dira, apirilaren 28ko 14:00ak baino lehen.

Oinarriak

Oinarriak

1. Lehiaketa honetan Bergaran bizi edo erroldatutako edozein pertsonak har dezake parte.

2. Kartelek 46 x 61 zentimetroko neurria izango dute, eta formatu bertikala.

3. Kartelak Din A3 neurriko paperean inprimatuta eta kartoizko oinarri baten gainean aurkeztuko dira eta informatika euskarrian ere bai, hau da, CDan edo disketean.

4. Teknika librea erabili ahal izango da.

5. Kartelek ondorengo testua eraman beharko dute nahitaez: PENTEKOSTE JAIAK 2006 BERGARA.

6. Lehiaketako irabazleak 600 euro eskuratuko ditu. Saria eman gabe ere geldi daiteke, epaimahaikoek gutxieneko kalitaterik ez dagoela uste badute.

7. Udalak egoki ikusiz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatu ahal izango du.

8. Kartelek ez dute egilearen nortasuna agerian utz dezakeen ezer edukiko. Atzealdean lelo bat dutela aurkeztuko dira kartelak. Gutunazal itxi batean leloa kanpoan eta egilearen datuak barruan jarriko dira.

9. Kartelak Bergarako kultura etxean aurkeztuko dira, apirilaren 28ko 14:00ak baino lehen.

10. Epaia jakitera ematen den egunean jakinaraziko da epaimahaia nortzuk osatu duten.

11. Epaimahaiko kideek hartutako erabakia aldaezina izango da.

12. Saritu gabe gertatu diren lanak erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta hogeita hamar eguneko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte, pentsatuko da ez dituztela aintzakotzat hartzen, eta Udala horietaz libreki baliatu ahal izango da. Era berean, ez da erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik onartuko.

13. Saritutako lanaz Bergarako Udala jabetuko da, eta argitaratzeko, eraldatzeko, zabaltzeko eta abarrerako eskubidea izango du.

14. Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri hauek onartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak