Santu Martirixena ateri ospatu zuten osintxuarrek

A.G. 2006ko mar. 6a, 09:28
Badira urte batzuk San Emeterio eta San Zeledonioren omenezko feria egiten dutela osintxuarrek, eta zapatuan zorte itzela izan zuten eguraldiarekin. Eguna erabatekoa izan zuten, goizeko azoka eta harri-zulatzaile erakustaldiarekin, umeendako tute-mus-partxis lehiaketarekin arratsaldean eta bertso afariarekin iluntze-gauean.

Olalde-Azkorta Erdikoa baserrietakoek eta Jose Arbelaitzek saltoki bana jarri zuten eta Mugarriko Luis Mari Zangituk sendabelarrez egindako krema eta bestelakoak jarri zituen salgai. Betiko moduan, Txurrumilo elkarteko ogi eta pastel postuak itzelezko arrakasta izan zuen: dena saldu zuten. Antzera gertatu zen Bolatokiko tabernako talo postuarekin: Osintxuko emakumeek egindako taloak goxo asko zeuden.

Txorierri txapeldun

Eguerdian Galdames eta Txorierritik etorritako harri-zulatzaile taldeen txapelketa egin zuten. Ordu erdiko saioan aritu ziren, euretako batek harri-zulatzaileen jatorria eta jokoaren nondik norakoak azaltzen zituen bitartean. Ikusmina sortu zuen bisitarien artean, eta Txorierrik irabazi zuen lehia.

Txurrumilo elkartekoek balorazio positiboa egin dute Santu Martirixen feriaren gainean, eta "eguraldiarekin izandako zortea itzela izan da", esan digute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak