Jardun euskara elkarteak, Abarka eta Xamatz dantza taldeekin eta Bergarako Udalaren laguntzaz, euskal dantzen bi ikastaro antolatu ditu: dantza sueltoa eta taldean edo erromerietan egiten diren zenbait dantza ikasiko dira. Adin eta maila guztietako jendeak har dezake parte ikastaroetan.
Martitzenetan, sueltoko klaseak
Martitzenetan, sueltoko klaseak
Ordutegia: 19:00etatik 20:30era.
Hasiera: martxoaren 7an
Dantzak: Trikitixa, porrusalda, fandangoa eta arin-arina
Irakasleak: Juantxo Urbieta eta Janire Urbieta Abarka dantza elkarteko irakasleak.
Egubakoitzetan, taldean eta erromerian egiteko dantzak
Ordutegia: 19:00etatik 21:00etara
Hasiera: martxoaren 10ean
Dantzak: Zazpi jauzi, Lantzeko zortzikoa, Axuri beltza, Txulalai, Banakoa...
Irakasleak: Xamatz dantza elkarteko kideak
Lekua eta izen-ematea
Aranzadi ikastolako gimnasioan eskainiko dira ikastaroak. (Telefonikako aldapatik sartuta).
Informazioa eta izen-ematea: Jardun Elkartean (943 76 36 61) eta ikastaro egunean bertara joanda.
Matrikula: 12 euro (Jarduneko bazkideek 10 euro).
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak